2025 EDIZIOAREN GAIAK
HELDUEN KATEGORIA GAIA
BESTAK EGIN ITZAZUE: Besten fama
Nora doaz Bestak? Nola egin Bestak?
Nehork ez daki.
Haien magia da, haien xantza eta haien arriskua.
Zerez eginak dira?
Zerez? Nortaz, gehiago? Zuetaz!
Zuetaz, gutaz, hitaz, nitaz, « Bestak egiten dituzten » guzietaz.
Bestek zaituztete eginen.
Nola aipatu?
Handiostasun edo nostalgiaz ez bada, ez dugu gehiago ikusten.
Bestak anitzak izanki, molekularrak edo masiboak dira.
Haien garaitzak berak hauskortuak.
Azelerazioa alde guzietatik: denbora, abiadura, bortizkeriak (bortizkeria soziala lehenik, edota liberalismoa), mugaezinezko bozkarioak (bestak), kontzientzia gero eta aldatuagoak (substantziak), ohiko mintzoaraino, ohartu zarete?
Beti gorago, beti handiago, beti azkarrago, urrunago (ikus ohiko bizia edo goi mailako kirola).
Bestei egin desafio zoragarria.
Zoin gogoeta kolektibora eramaten gaituzte? Arduradunenera, lehenik – Besta komitea, Baionako Hiria, poliziakideak, herriko zerbitzuak, elkarteak, suhiltzaileak, garbiketako langileak, osasun zentroak, peñak, txarangak, eta ez dakit zenbait gehiago, ez ditut ezagutzen...
Hemezortzi ezezaguneko ekuazioa. Aurkikuntza ederrak « sonorik gabeko eguna » gisakoak
Unibertsoaren zabaltzea arrunt bizkortzen ari da, beti azaldu gabea, eta nahi genuke Bestak ttuku ttuku joan daitezen, deus gertatu ez balitz bezala?
Haurtzarorako bidaia, aderantzizkatu mundu baten eroaldia, Bestek batzuetan Ontzi mozkorraren itxura dute.
1932an sortu direnetik, haien garaiko mikrobiotoa dira Bestak. Eta, zentzu horretan, ongi moldatzen dira.
1932an berean, hasieratik bururaino asmatuak dira.
Nahitara burutu auzotegietako besten federatzea (krisi eta langabezia azkarreko egoeran), elkarte, gazte bilgune, Aviron, ASBattitte, txaranga eta Iuñean zebilenen multzo biziki ttipiak berehala esku hartu dute, hiriko jendaki (funtsezko) guziak zintzoki jokatzen du.
Ostatuetako terrazetan, zenbait burges argitsuk gozatzen dute, Clacquesin bat hurrupatuz. Berantago, Bestetara bihurtuko dira.
Mirari hau aski zaigu sinesteko zuzenki Mundua bezain zaharrak diren garaietatik eta Isturitzeko edo Otsozelaiko harpeetatik datozela. Eta, gertu, betierekoak edo kasik.
Bigarren kondaira, 1933an beran, egunkari bateko artikulu batek baiesten du: « Bestak ez dira gehiago izandakoak ». Jadanik! Sekula izan ote dira izandakoak. Errobi gaineko zeruaren gisara aldatzen dira.
Kontraesan irringarri, hipotesia lehergarri eta sinesmen absurdoko piperada honekin dugu konpondu behar.
Nahiko nukeen zuentzat, 1949ko Bestetara iganez, nire Besten historiko propioa egin (4 urte ditut, « Japonesez » agertzen naiz Corsoko karro baten gainean); denboran gaindikako fama gorabeheratsuena; haien bizkortasun txundigarriaren historikoa. Haietan galdu naiz.
Bestak anitzak dira, pluralean aipatzen dira, zozoari harrera eskainiz zozoa zentzuduna bilakarazten duten bezala.
Hortik dator literatura eskuidatzi partekatze hau – Baionako Bestetako Literatura Lehiaketa hiru hizkuntzatan -, soinu mosaika, lekukotasun kantatuak, hauen koupuru kalitate eta aniztasunak, ez luketelarik, lehen urtetik beretik, sorpresarik sortu beharko.
Bestak egiteko beste molde bat? Gauero bat asmatzen da.
Aski da zintzoki jokatzea.
Frantzisko Marmande
Baionako Bestetako Literatura Lehiaketako Epaimahai Burua
GAIA PREZIOA BATXILERGOKO IKASLEENTZAT
Bestak idatzi.
Deskribatu gabe idatzi.
Literaturari Fandango baten
arintasuna lehenetsi.
Dia! Eta nahi duzuena egin ezazue,
nahi duzuena muxuka ezazue,
Dantzan sar zaitezte
10000 keinu (espazioak barne)
gainditzen duen igorpen oro
Ezingo da, tamalez,
AINTZAT HARTUA IZAN
Bestak?
Ez da besta aipatzen, oraindik gutiago feria...
Ez: bestak, pluralean aipatzen dira.
Bestak? Mila dira, milioi bat,
ehun bat, hiru adiskide parrandan,
munduan bakarrik diren bi amoros,
kantatzen duten zazpi haiek,
oren finkoan segur
atzemanen ditugun « lagunak » …
Istant bat, begirada bat, jende sagailoa,
oihuak eta irriak.
Bozak entzuten dira.
Ehun oroitzapen mila urterako.
Beste nonbaitekoa, eriturik, ez hor edo zahartua,
bestak buruz egin daitezke.
Nonahitik egin daitezke,
elkarren artean, eta Bestean bezala,
sobera jakin gabe nola.
Zergatik Lehiaketa hau?
Antoine de Saint-Exupéry-k dioen bezala:
« Zuen zibilizazioak ezagut ditzadan
nahi baldin baduzue,
zuen Bestak kontatu
behar dizkidazue. »